Tag Archive: tortura

Xabier Makazaga tortura eta gatazkaren konponbideaz

Xabier Makazagak Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunean Gara egunkarian eta Berrian argitaratutako iritzi artikulua.

Ehunka lagunek eskatu dute errepresioaren bukaera Baionan

[2013-07-20] Jokin Aranalde, Aitor Zubillaga eta Beñat Atorrasagasti iheslarien atxiloketak salatzeko eta estatu frantsesak bake prozesuarekiko erakusten duen jokabidea salatzeko ehunka pertsona elkartu dira Baionan. Eremu sozial, sindikal eta politikoetako ordezkariek parte hartu dute martxan hiru iheslariekin eta martxaren antolatzaile Bake Bideako kideekin batera.

“Mahaigainean jarri genuen konponbiderako proposamena, eta horri eutsiz eginen dugu aurrera, hura betetzeko beharrezkoak diren urratsak emanaz”

[2013-06-26] EIPK-k biziki larritzat jo ditu azken egunotako atxiloketak, zeinetan Jokin Aranalde, Beñat Atorrasagasti eta Aitor Zubillaga iheslariak atxilotu dituzten. Jokin Aranalde mintzaide taldeko kidea atxilotu izanak, kolektiboaren eta Biarritzen plazaratutako konponbide proposamenaren aurka egiten dela nabarmendu dute. “Gure mezuaren hartzailea herria da, babesa da bermea, eta akordioak dira arazo politikoa konpontzeko oinarria”, dio kolektiboak.