Tag Archive: ni ere banoa

Denon artean salbuespen neurri bereziak gelditzea lortu behar dugula azpimarratu du EIPK-k

Joan den ekainaren 16ean gertatu zen Jokin Aranalderen atxiloketa eta extradizioaren aitzinean, kolektiboak konponbidearen eta bake justu eta iraunkorra bermatuko duen eszenatoki demokratiko baten alde indarrak biderkatu eta lanean jarraitzeko deia luzatu die herritar zein eragileei.

Milaka lagun batu ziren Ipar Euskal Herriko 24 eragilek deitutako Baionako manifestaldian

“Giza eskubideak, bakea, konponbidea” lelopean, manifestazioa izan da Baionan presoen eta iheslarien giza eskubideak errespetatu eta konponbidearen bidean, estatuek ezarritako salbuespen neurriak amaitu behar direla aldarrikatzeko. Presoei dagokienez, larriki eri diren presoak askatzea, dispertsioarekin amaitzea eta baldintzak betetzen dituztenen kasuan baldintzapeko askatasuna erdiestea izan dira eragileek egiten dituzten eskaerak, eta iheslariei dagokienez, euroaginduekin amaitzea eta …

gehiago irakurri