Tag Archive: manifestazioa

Milaka lagun batu ziren Ipar Euskal Herriko 24 eragilek deitutako Baionako manifestaldian

“Giza eskubideak, bakea, konponbidea” lelopean, manifestazioa izan da Baionan presoen eta iheslarien giza eskubideak errespetatu eta konponbidearen bidean, estatuek ezarritako salbuespen neurriak amaitu behar direla aldarrikatzeko. Presoei dagokienez, larriki eri diren presoak askatzea, dispertsioarekin amaitzea eta baldintzak betetzen dituztenen kasuan baldintzapeko askatasuna erdiestea izan dira eragileek egiten dituzten eskaerak, eta iheslariei dagokienez, euroaginduekin amaitzea eta …

gehiago irakurri

Ehunka lagunek eskatu dute errepresioaren bukaera Baionan

[2013-07-20] Jokin Aranalde, Aitor Zubillaga eta Beñat Atorrasagasti iheslarien atxiloketak salatzeko eta estatu frantsesak bake prozesuarekiko erakusten duen jokabidea salatzeko ehunka pertsona elkartu dira Baionan. Eremu sozial, sindikal eta politikoetako ordezkariek parte hartu dute martxan hiru iheslariekin eta martxaren antolatzaile Bake Bideako kideekin batera.

[2012-11-03] “Herriaren hauspoak eramango gaitu sorterrira” dio Kolektiboak Azkainen

Azkainen eginiko agerraldian, egun Euskal Herrian martxan den prozesu politikoari atxikimendu osoa eman eta gatazkaren ondorioak gainditze aldera zein estatuen blokeoaren gainetik urrats are ausartagoak emateko prestutasuna agertu zuen Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak.  Irakurri agiria hemen.