Tag Archive: iheslariak

Milaka lagun batu ziren Ipar Euskal Herriko 24 eragilek deitutako Baionako manifestaldian

“Giza eskubideak, bakea, konponbidea” lelopean, manifestazioa izan da Baionan presoen eta iheslarien giza eskubideak errespetatu eta konponbidearen bidean, estatuek ezarritako salbuespen neurriak amaitu behar direla aldarrikatzeko. Presoei dagokienez, larriki eri diren presoak askatzea, dispertsioarekin amaitzea eta baldintzak betetzen dituztenen kasuan baldintzapeko askatasuna erdiestea izan dira eragileek egiten dituzten eskaerak, eta iheslariei dagokienez, euroaginduekin amaitzea eta …

gehiago irakurri

‘Konponbide garaia da, inoiz inork bere sorterritik ihes egin behar ez izateko’

Elkartasunaren hatsa nagusitu zen ekainaren 15ean Biarritzen. Emozioz betetako eguna, ekitaldi hunkigarria. “Iheslarien arazoa ez da konpontzen egoera pertsonala zuzenduz, baizik eta ihes egitera bultzatu zituzten arrazoiak gaindituz”. EIPK-k konponbiderako bere proposamena jarri du mahaigainean herriaren aitzinean. EIPKren ekarpena [.pdf] AportaciĆ³n CEPV [.pdf] Contribution CEPB [.pdf]   Ekitaldia osorik: Hedabideetan: –Iheslari politikoak urratsak egiteko prest …

gehiago irakurri

Ilunpetik argira doan hatsa, iheslarien lekukotasunak

Lau euskal iheslari politiko, hainbat urtetan pairatutako jazarpen politikoaren gordina agerian uzten duten lau lekukotasun. Ohiko isiltasuna urratu dute, gatazkaren arrazoiak gainditzeko gogoan, ibilbidea ahantzi gabe. Jokin Aranalde, Ana Petralanda, Jon Irazola eta Gonzalo Etxebarria iheslarien testigantzak.

Duintasunez bizitzeko oinarria helburu

[EU] Urteetan zehar luzatu den gatazka politikoaren ondorioz, gure herrietatik arrazoi desberdinengatik ihes egin behar izan genuen Euskal Herriko gizon eta emakumeok osatzen dugu Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa. Azken hamarkadotan denetarik ezagutu dugu: gerra zikina, estradizioak, deportazioa, konfinamendua, euroagindua… gaur egunean oraindik, kolektiboan errealitate arras ezberdinak ditugu. Babesa behar dutenak, eri direnak eta urrun ditugunak …

gehiago irakurri