Tag Archive: iheslari ohiak

Laguntza eskaini dute iheslari ohiek ihesaren soka betiko eteteko bidean

[2014-03-15] Azken 50 urteotan zehar iheslari izandako kideek agerraldia eskaini zuten Altsasun konponbide prozesua bultzatu eta iheslarien euren testigantza eta laguntza eskaintzeko EIPK-k proposatutako bide orriaren garapenean. 36tik etenik izan ez duen soka apurtu eta euskal iheslari gehiagorik egon ez dadin, erbestearen mehatxua eta jazarpen politikoa behin betiko gainditzeko unea dela azpimarratu dute.