Tag Archive: euroagindua

Denon artean salbuespen neurri bereziak gelditzea lortu behar dugula azpimarratu du EIPK-k

Joan den ekainaren 16ean gertatu zen Jokin Aranalderen atxiloketa eta extradizioaren aitzinean, kolektiboak konponbidearen eta bake justu eta iraunkorra bermatuko duen eszenatoki demokratiko baten alde indarrak biderkatu eta lanean jarraitzeko deia luzatu die herritar zein eragileei.

Eragileekin biltzeko bira abiatuko duela iragarri EIPK-k

[2013-11-02] Jokin Aranalde kolektiboko mintzaideari babesa agertu eta herriari honen zein iheslari guztion defentsan lan egiteko deia eskatu du EIPK-k. Ekainaren 15ean aurkeztutako proposamenari eutsi eta epe laburrean, harremanak estutzeko eta sendotzeko bidean bira bati hasiera emanen diogula iragarri dute.

“Guztiok herri libre batean bizi gaitezen” jarrera intsumitua hartzea erabaki du Jokin Aranaldek

[2013-10-31] Euroagindua baieztatu eta biharamunean prentsara bidalitako gutunean jarrera intsumitua hartzeko erabakia agertu eta euroagindua EIPKren bide orria oztopatzeko erabili izan dela salatu du Jokin Aranaldek, “EIPK-ko bozeramailetako bat izanik, nire konpromisoa delako azken iheslari eta deportatuak Euskal Herrira ekartzea, guztiok herri libre batean bizi gaitezen”.

“Mahaigainean jarri genuen konponbiderako proposamena, eta horri eutsiz eginen dugu aurrera, hura betetzeko beharrezkoak diren urratsak emanaz”

[2013-06-26] EIPK-k biziki larritzat jo ditu azken egunotako atxiloketak, zeinetan Jokin Aranalde, BeƱat Atorrasagasti eta Aitor Zubillaga iheslariak atxilotu dituzten. Jokin Aranalde mintzaide taldeko kidea atxilotu izanak, kolektiboaren eta Biarritzen plazaratutako konponbide proposamenaren aurka egiten dela nabarmendu dute. “Gure mezuaren hartzailea herria da, babesa da bermea, eta akordioak dira arazo politikoa konpontzeko oinarria”, dio kolektiboak.