Tag Archive: EIPK

EIPK: “Konponbidearen alde urratsak adostu eta bidea gelditu gabe egiten joan behar dugu”

[2015-03-27] Arrangoitzen etxeratze katearen hasiera iragarri zela urtea bete den honetan adierazpena kaleratu du EIPK-k. Konponbidearen alde indarrak metatzeko deia luzatu eta salbuespen neurriak behin betiko bertan behera gelditu daitezen exijitu du, “ez dugulako herri hau iraganean bizitzera kondenatu nahi, egunerokoan lan eginez, elkarrekin” lortuko dugula azpimarratuz. EIPKren adierazpena hiru hizkuntzetan [.pdf], 2015eko martxoa

Milaka lagun batu ziren Ipar Euskal Herriko 24 eragilek deitutako Baionako manifestaldian

“Giza eskubideak, bakea, konponbidea” lelopean, manifestazioa izan da Baionan presoen eta iheslarien giza eskubideak errespetatu eta konponbidearen bidean, estatuek ezarritako salbuespen neurriak amaitu behar direla aldarrikatzeko. Presoei dagokienez, larriki eri diren presoak askatzea, dispertsioarekin amaitzea eta baldintzak betetzen dituztenen kasuan baldintzapeko askatasuna erdiestea izan dira eragileek egiten dituzten eskaerak, eta iheslariei dagokienez, euroaginduekin amaitzea eta …

gehiago irakurri

EPPK eta EIPK-ren bide orriekin bat egin dute Ipar Euskal Herriko 26 eragilek

[2014-02-17] Ipar Euskal Herriko 26 eragile politiko eta sozialek bilkura egin dute larunbat goizean Baionan. Besteak beste, bertan izan dira Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) eta Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko (EIPK) ordezkariak, Bake Bidea, Aitzina, LAB, AB, EH Bai, EE-berdeak, LDH, Sortu, OIP, NPA, Solidaires, Etxerat, Anai-artea eta CIMADE.

‘Konponbide garaia da, inoiz inork bere sorterritik ihes egin behar ez izateko’

Elkartasunaren hatsa nagusitu zen ekainaren 15ean Biarritzen. Emozioz betetako eguna, ekitaldi hunkigarria. “Iheslarien arazoa ez da konpontzen egoera pertsonala zuzenduz, baizik eta ihes egitera bultzatu zituzten arrazoiak gaindituz”. EIPK-k konponbiderako bere proposamena jarri du mahaigainean herriaren aitzinean. EIPKren ekarpena [.pdf] AportaciĆ³n CEPV [.pdf] Contribution CEPB [.pdf]   Ekitaldia osorik: Hedabideetan: –Iheslari politikoak urratsak egiteko prest …

gehiago irakurri