Tag Archive: bide orria

EIPK: “Presoen auzian bezala, ordua heldu da iheslarien alorrean ere urratsak emateko”

[2017-01-11] Kolektiboarentzat 2016. urtea beltza izan dela azpimarratu du EIPK-k. Orohar  egoerak okerrera egin duela azpimarratu dute, iheslarien aurkako atxiloketa eta jazarpenaz gain bereziki gogora ekarriz larri gaixotu eta artatze egokirik gabe etxetik urrun zendu diren Angel Aldana eta Gaizka Sopelana kideak. Urtarrilaren 14ean Bilboko kaleak betetzeko deia luzatu diote jendarteari.

Manu Azkarate eri den iheslariaren espainiaratzea gogor salatu du EIPK-k

[2016-12-22] Osasun arazo edo egoera larrian bizi diren iheslarien etxeratzea eta bizitza duina eramateko neurriak hartzea urgentziazko betekizuna dela azpimarratu du kolektiboak, eta honen alde mobilitzatzera deitu du euskal jendartea.

Xabier Makazaga tortura eta gatazkaren konponbideaz

Xabier Makazagak Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunean Gara egunkarian eta Berrian argitaratutako iritzi artikulua.

Laguntza eskaini dute iheslari ohiek ihesaren soka betiko eteteko bidean

[2014-03-15] Azken 50 urteotan zehar iheslari izandako kideek agerraldia eskaini zuten Altsasun konponbide prozesua bultzatu eta iheslarien euren testigantza eta laguntza eskaintzeko EIPK-k proposatutako bide orriaren garapenean. 36tik etenik izan ez duen soka apurtu eta euskal iheslari gehiagorik egon ez dadin, erbestearen mehatxua eta jazarpen politikoa behin betiko gainditzeko unea dela azpimarratu dute.