Tag Archive: babesa

Laguntza eskaini dute iheslari ohiek ihesaren soka betiko eteteko bidean

[2014-03-15] Azken 50 urteotan zehar iheslari izandako kideek agerraldia eskaini zuten Altsasun konponbide prozesua bultzatu eta iheslarien euren testigantza eta laguntza eskaintzeko EIPK-k proposatutako bide orriaren garapenean. 36tik etenik izan ez duen soka apurtu eta euskal iheslari gehiagorik egon ez dadin, erbestearen mehatxua eta jazarpen politikoa behin betiko gainditzeko unea dela azpimarratu dute.

Eragileekin biltzeko bira abiatuko duela iragarri EIPK-k

[2013-11-02] Jokin Aranalde kolektiboko mintzaideari babesa agertu eta herriari honen zein iheslari guztion defentsan lan egiteko deia eskatu du EIPK-k. Ekainaren 15ean aurkeztutako proposamenari eutsi eta epe laburrean, harremanak estutzeko eta sendotzeko bidean bira bati hasiera emanen diogula iragarri dute.