Tag Archive: Arrangoitze

EIPK: “Konponbidearen alde urratsak adostu eta bidea gelditu gabe egiten joan behar dugu”

[2015-03-27] Arrangoitzen etxeratze katearen hasiera iragarri zela urtea bete den honetan adierazpena kaleratu du EIPK-k. Konponbidearen alde indarrak metatzeko deia luzatu eta salbuespen neurriak behin betiko bertan behera gelditu daitezen exijitu du, “ez dugulako herri hau iraganean bizitzera kondenatu nahi, egunerokoan lan eginez, elkarrekin” lortuko dugula azpimarratuz. EIPKren adierazpena hiru hizkuntzetan [.pdf], 2015eko martxoa

Bide orria gauzatzen hasiko dira iheslariak, konponbiderako nahia oinarri

[2014-03-22] Konponbidea bultzatuz, bide orria gauzatzen hasi eta gaurtik aurrera etxeratze katean lehen urratsak emanen dituela iragarri du EIPK-k Arrangoitzen. Konpromisozko urratsa dela azpimarratu dute, bide oso bat egin nahi duena. “Guztion artean lortu behar dugu azken iheslaria etxeratzerainoko dinamika iraunkor eta sendo bat sortzen”, izan ere, konponbide prozesua garatzeak, ezinbestean, preso eta iheslari guztien …

gehiago irakurri