EIPK-k abiatutako bide orriaren gauzatzearen baitan asko dira azken hilabeteotan euren jaioterrietara itzuli diren iheslariak. Juanjo Aristizabalek 30 urte eman ditu Euskal Herritik kanpo, deportatuta, Panaman lehenik eta Venezuelan gero. Orain, Euskal Herrira itzuli da konponbide prozesuan gure herriari ekarpena egiten jarraitzeko. Irakurri Gara egunkariak eginiko elkarrizketa
Milaka lagun batu ziren Ipar Euskal Herriko 24 eragilek deitutako Baionako manifestaldian
“Giza eskubideak, bakea, konponbidea” lelopean, manifestazioa izan da Baionan presoen eta iheslarien giza eskubideak errespetatu eta konponbidearen bidean, estatuek ezarritako salbuespen neurriak amaitu behar direla aldarrikatzeko. Presoei dagokienez, larriki eri diren presoak askatzea, dispertsioarekin amaitzea eta baldintzak betetzen dituztenen kasuan baldintzapeko askatasuna erdiestea izan dira eragileek egiten dituzten eskaerak, eta iheslariei dagokienez, euroaginduekin amaitzea eta deportatuen itzulera dira manifestuaren ardatz. Milaka pertsona bildu dira aldarrikapen horien gibelean.