EIPKren historia laburra

60. hamarkadan nabaria da oso iheslarien etorrera Ipar Euskal Herrira. Erregimenaren errepresio bortitzak eraginda, ehunka dira Bidasoaren bestaldera ihes egiten duten euskaldunak. Gerra zibilaren ondorengo iheslari uholde berria izanen da, gaur arte, etenik izan ez duena.

larzabal-monzon-216x300

Anai Artea elkartea

1968an Anai Artea elkartea sortzen da Monzon eta Larzabalen eskutik, iheslariei laguntza, elkartasuna eta babesa emateko: etxebizitzak bilatu, osasun laguntza eskaini eta administrazioarekiko desmartxak egin… De Gaullen gobernuak, 1963an berean abiatu baitzituen iheslarien kontrako espultsioak, egoitza debeku zein departamendu asignazioak.

Konfinamendua eta lehen gose grebak

Pompidouren manupean, 69ko irailan 16 iheslari Ré uhartera eramanak dira. Egoerari erantzuteko lehen gose greba burutzen dute Baionako katedralean 1970ean. Hortik aitzina behin eta berriz errepikatuko diren ekimen esanguratsu hauek, fruiturik ere emanen dute, esaterako 1971. urtean Baionako suprefetak gose grAfitxa-gose-greba71-72ebaren ondorioz adostu zuena: “1-Euskaldun orori ezagutzen zaio, Euzkadin, bere aberrian, bizitzeko eskubidea; 2-Euskal errefuxiatu politiko ororen egoera adimen handiz aztertuko da, beti ere beren aberrian geldituz; 3-Txillardegi eta Monzonen desterrua epe labur batetara mugatuko da; 4-Ez da gose grebalarien aurkako errepresaliarik izanen: 5-Anai Arteak bere izaera eta ekimenekin segitzen ahalko du, lehen egiten zuen gisan”.

Giscard gobernu buru zela, 1976an 12 errefuxiatu Yeu uharterat eramanak dira. Lau hilabete berantago bertatik ateratzen dira, mugaren bi aldeetan euskal gizarteak eta hainbat demokratek eramandako mobilizazioari esker. (Ikus erreportaia)

Urtebete beranduago, maiatzaren 26tik ekainaren 17ra bitartean, Porqueroles uhartean konfinatzen dituzte hamabi iheslari. 1979An, poliziak sarekada bat burutzen du errefuxiatuen artean, atxilotutako 7 lagun Espainiaren eskutan utziz. Beste 17 kide Alpes Haute-Provencera deportatzen dituzte.

Errefuxiatu estatutua

1977. urterarte, asilo eskaerak automatikoki onartuak eta Errefuxiatu Estatutoa emanak dira (OFPRA erakundearei eskaera egin ondoan). 1979Ko urtarrilean Giscar d’Estaing Frantziako lehendakariak deklarazio publiko bat egiten du, Espainia estatu demokratikoa bilakatu dela erranez eta errefuxiatuen existentzia bera ezinezkoa dela azpimarratuz. Ondorioz, OFPRAk ordurarte Errefuxiatu Estatutoa zuen orori erretiratu egiten dio, eta eskaera berriak ukatzen ditu. Aldi berean, Barne Ministeritzak Prefektura eta Subprefekturetara ‘aterpe eskubide’ edo asilo eskubide eskaririk ez onartzeko agindua luzatzen du.

Gerra zikina

73an gerla zikina hasten da. Ipar Euskal Herrian iheslari eta bertako hiritar batzuk hiltzen dituzte. 73-80 urte bitartean ekintzak Tripe A, Guerrilleros de Cristo Rey, eta BVE delakoek hartzen dituzte bere gain.steinPeruBasqueSulidarita

GAL talde paramilitarrak burutu du sarraskeriarik handiena, 83tik 86/87 urte bitartean, inpunitate osoarekin jardunez: Emaitza, 27 hildako iheslarien eta ipar Euskal Herriko biztanleen artean, zauritu ugari eta ondorio sakonak iheslarien komunitatearengan. Hemen GAL-ek eragindako sarraskiaren inguruko informazio eta dokumentazio zabala.

Sustengu komiteak

1984eko irailean lehen estradizioak ematen dira, frantziar gobernu sozialistak 3 euskal iheslari espainiar agintarien eskuetan uztearekin. Errefuxiatuen Sustengu Komiteak sortzen dira Ipar Euskal Herrian eta mobilizazioak antolatzen estradizioak eragozteko. Ondoko 15 urteetan, errefuxiatuen sustengu politikoa eta 87tik goiti presoena ere beren gain hartuko dituzte komite hauek.

Deportazioa

Momentu berean, beste gertakizun latzak hasten dira gertatzen: Afrika eta Hego Ameriketara lehen deportazioak. 84-89 bitarteko epean, 58 iheslari deportatzen dituzte, hauetatik asko Errefuxiatu Estatutoa lortzeko eskaria egina zutelarik. Aljeria, Panama, Ekuador, Venezuela, Kuba, Cabo Verde, Togo, Sao Tome, eta Gabon izan ziren ipar Euskal Herritik atxilotu eta deportatutako iheslarien destino. (ikus, Deserriaren presoak eta Itzulerarik izan ez duen deserrirako bidaia )

Bide batez Espainiarako espultsioak nabarmenetzen dira ere eta erresidentzia debekuak luzatzen hasiko. Estraditatutakoen kopurua 37 lagunetara iristen da.

Urgentzia absolutuko kanporaketak

86/87. urtean eskuin alderdiak hauteskundeak irabazten ditu, Chirac gobernu burua delarik. GAL-en bortizkeria desagertzen bada ere, gobernu berriak aitzinekoaren ildotik segitzen du, errepresio politika oraino gehiago gogortuz. “Urgentzia absolutuko” salbuespen prozedura dela medio, Pasqua-k, egoera irregularrean zein Espainian kargurikContre_les_extraditions_de_Basques-_Manifestation_du_25_septembre_1984_001 ez duten errefuxiatu oro, Espainiako Poliziaren esku zuten ditu.

Errefuxiatuen kontrako ehiza honen adibide nabariena 1987ko urriko sarekada da, bertan 100 iheslari baino gehiago atxilotu baitzituen frantziar poliziak, ondotik hauetarik gehienak Espainiara espultsatuz, giza baldintza anker eta bizigaitzenetan.

Elkartasunari epaiketa

Egintza horiek, “Giza eskubideen aberria” kontsideratua den frantziar estatua guztiz laidotzen dute. Euskal jendarteak erantzuten du, eta abertzale kontzientzia garatuz doa ere. Halaber, frantziar gobernuak bere errepresio politika gogortzen du, beren etxeetan iheslariak aterbetzeagatik Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoako herritarrak atxilotuz eta presondegiratuz. Ipar Euskal Herrian ezezik, Bretainian ere, Euskal herriak bizi duen gatazkari beren elkartasuna agertu dioten kideak atxilotu eta preso eman izan ditu frantziar poliziak.

Euskal Herritik kanpora

Gerra zikina, talde paramilitarrak, frantziar gobernuaren iheslarien kontrako gurutzadak, paperen ukatzeak, atxilotze agindu sistematikoak, presondegiratzeak, estradizioak, deportazioak, espultsioak, espainiar poliziaren eskuetan utzi eta tortura jasangaitzenak bizi beharraren beldurra, mehatxuak… Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan kokatutako iheslariak, bertatiErrefuxiatuak-copie-1k ere ihes egitera behartuak dira, munduko beste herrialde batzuetara joanez. Klandestinitatean bizitzera kondenatuak dira.

Frantziar gobernuak bere politika errepresiboari bide ematen segitzen dio. Urtero hogeinaka lagun dira Parisen auziperatuak, urte luzetako zigorrak pairatzen dituztenak eta kartzela zigorra amaitzerakoan estradizioa eta bigarren zigor gisa egoitza debekua, asignazioa edota espultsioa pairatzen duten euskaldunak.

Euskal Herrian bizitzeko eskubidea

90.hamarkadaren hastapenean iheslari kopuru handi bat frantziar estatuan barreiatzen dituzte, asignazio administratiboa pairatzen dutela medio. Haietatik 20 batek asignazioa apurtu eta ipar Euskal Herrira itzultzea erabakitzen du, Euskal Herrian bizitzeko eskubidearen aldeko ekimen batean 1995eko ekainean.p021_f02

97an beste iheslari batzuk itzultzen dira Euskal Herrira: 80ko hamarkadan Frantziatik kanportu eta hirugarren estatuetara deportatu zituzten iheslari batzuk etortzen dira. Talde bat Baionako katedralean sartzen da, beren egoera administratiboa normalizatu eta Euskal Herrian bizi nahiean egin berri duten urratsa plazaratzeko. Alta, frantziar polizia bortizki sartzen da elizan, bertaratutako iheslari, senide eta lagun guztiak atxilotuz. Ondotik, hauetatik 7 iheslari Espainiara kanporatzen dituzte urgentziazko prozedura argudiatuz.

2003. urtetik aitzina iheslari batzuek Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea egikaritu zuten, euren jaioterrietara itzuliz, EHNArekin bizitzeko konpromisoa hartuta.

Salbuespen tresna berriak

2004. urtean Euroagindua sartzen da indarrean, helburu politikoa duen tresna juridikoa. Ordutik, ehunka dira atxilotu eta espainiaratutako euskal iheslari politikoak.iheslariak

Iheslarien kontrako jazarpena etengabekoa izan da azken hamarkadetan. Hala ere, kolektibo honek bizitzeko bi estatuen eta askotan nazioartearen oztopo eta errepresioa jasan duen arren, oztopo guztien gainetik beti segitu du etenik gabeko ekarpena egiten gure herriari, eta baita ere presente egondako beste herrialdeei ere.