Category Archive: Ikusentzunezkoak

Ilunpetik argira doan hatsa, iheslarien lekukotasunak

Lau euskal iheslari politiko, hainbat urtetan pairatutako jazarpen politikoaren gordina agerian uzten duten lau lekukotasun. Ohiko isiltasuna urratu dute, gatazkaren arrazoiak gainditzeko gogoan, ibilbidea ahantzi gabe. Jokin Aranalde, Ana Petralanda, Jon Irazola eta Gonzalo Etxebarria iheslarien testigantzak.