Category Archive: Albisteak

2016ko zozketako saridunak

Zozketako saridunak! 1. saria,bi pertsonentzako KUBAra bidaia: 0349 2. saria, tablet-a: 1569 3.saria, 4 lagunentzako bazkari edo afaria: 3846 Saridun suertatu bazara zorionak, eta idatzi helbide honetara: herriaduguarnas[abildua]gmail.com

EIPK: “Presoen auzian bezala, ordua heldu da iheslarien alorrean ere urratsak emateko”

[2017-01-11] Kolektiboarentzat 2016. urtea beltza izan dela azpimarratu du EIPK-k. Orohar  egoerak okerrera egin duela azpimarratu dute, iheslarien aurkako atxiloketa eta jazarpenaz gain bereziki gogora ekarriz larri gaixotu eta artatze egokirik gabe etxetik urrun zendu diren Angel Aldana eta Gaizka Sopelana kideak. Urtarrilaren 14ean Bilboko kaleak betetzeko deia luzatu diote jendarteari.

Manu Azkarate eri den iheslariaren espainiaratzea gogor salatu du EIPK-k

[2016-12-22] Osasun arazo edo egoera larrian bizi diren iheslarien etxeratzea eta bizitza duina eramateko neurriak hartzea urgentziazko betekizuna dela azpimarratu du kolektiboak, eta honen alde mobilitzatzera deitu du euskal jendartea.

“Iheslariak segurtasun osoz etxeratzeko beharrezko konpromiso eta babes soziala egituratu ez izanagatik hil zaigu Angel erbestean”

[2016-04] Angel Aldana baldintza oso larrietan zeuden iheslarien zerrendan egonik, bere azken hatsa bere herrian eman zezan lortu ez izana,”barne-barnean eramango duen arantza” duela adierazi du EIPKk. Gertatutakoa euskal jendartearen porrot kolektiboa ere badela deritzo EIPKk, eta horrelakoak berriz gerta ez daitezen ahaleginak biderkatuko dituela adierazi du. «Amnistiaren norabidean euskal preso eta iheslariak etxera» goiburuko …

gehiago irakurri

Older posts «