«

»

EIPK: “Presoen auzian bezala, ordua heldu da iheslarien alorrean ere urratsak emateko”

[2017-01-11] Kolektiboarentzat 2016. urtea beltza izan dela azpimarratu du EIPK-k. Orohar  egoerak okerrera egin duela azpimarratu dute, iheslarien aurkako atxiloketa eta jazarpenaz gain bereziki gogora ekarriz larri gaixotu eta artatze egokirik gabe etxetik urrun zendu diren Angel Aldana eta Gaizka Sopelana kideak. Urtarrilaren 14ean Bilboko kaleak betetzeko deia luzatu diote jendarteari.

EIPKren oharra:

2016 urtea joan zaigu eta Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) iragan urtearen bilana ezagutarazi nahi du datorren urtarrilaren 14ean Bilbon iraganen den manifestaldiaren karietara.

2013an EIPKk iheslari guziak etxeratzea helburu duen bide orria ezagutarazi zuen. Bide orrian 3 puntu nagusi edo korapilo aztertu eta proposatzen dira :

  1. Tortura eta lege antidemokratikoen ondorioz abiatu prozedura judizialak bertan behera uztea.

  2. Iheslari gaixo larrien eta bazterketa pairatzen duten iheslarien egoera aztertzea.

  3. Iheslarien desagerpen, hildako eta kalte oro berriz gerta ez daitezen memoria lana egitea.

Bide orria proposatuz geroztik zenbait urrats eman ditugu gure aldetik, 2014an zehar 100 bat iheslarik beraien sorterrira itzuliz emandako urratsa dugu nabarmenena.

Baina estatuek gatazkaren konponbidean eman beharreko urratsak blokeatu dituzte, eta kolektiboko kideen egoerak okerrera egin du. Horren lekuko dira munduan zehar eta Europan bereziki eman diren atxiloketak, jazarpena, artatze egokirik gabe larriki gaixotu eta etxetik urrun hil diren kideak (Angel Aldana eta Gaizka Sopelana), estradizio auzitan, estraditatuak edo euroagindupean izan diren iheslariak… Kolektiboarentzat zinez urte beltza.

Presoen auzian bezala, ordua heldu da iheslarien alorrean ere urratsak emateko. Euskal Herriak bere historian zehar ezagutu du zein den erbestean bizitzeak ematen duen mina. Badakigu gatazken ondorioz sorterria utzi beharra zer den, eta baita babes edo aterpea ematea zer den ere. Azken asteotan Europan bertan gertatzen ari diren egoeren aitzinean emandako erantzunak ditugu elkartasunaren lekuko. Kanpoan gertatzen denaren aitzinean eman erantzunaren pareko izan behar da etxean emandakoa ere.

Horregatik guztiagatik, herria dugulako arnas, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) gatazkaren ondorioak, preso eta iheslarien egoera besteak beste, gainditzeko bidean, Sare Herritarrak datorren urtarrilaren 14ean Bilbon deitutako manifestaldian parte hartzeko deia luzatu nahi du.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa

Euskal Herria bihotzean, 2017ko urtarrilaren 11n

Nota de EIPK:

El Colectivo de Exiliados/as Politicos/as Vascos/as (EIPK) desea hacer pública la lectura política del año 2016 de cara a la manifestación del próximo sábado 14 enero en Bilbao.

EIPK hizo pública su hoja de ruta en 2013, con el objetivo de hacer posible el retorno de todos y todas las exiliadas. Tres son los puntos centrales de la hoja de ruta :

1) Suspensión de los procedimientos judiciales basados en la tortura y en leyes antidemocráticas.

2) Articular mecanismos para solucionar la situación de los exiliados/as gravemente enfermos y garantizar la dignidad de aquellos en situación de exclusión.

3) Dar pasos en el ámbito de la memoria para esclarecer las desapariciones, daños y muertes ocurridas.

Después de la presentación en Biarritz de la hoja de ruta, los miembros del colectivo han dado pasos unilaterales, el retorno de un centenar de exiliados durante el año 2014 el más significativo.

Pero los estados han bloqueado todo avance en la resolución de las consecuencias del conflicto y la situación ha empeorado.

Así, la persecución no ha cesado en Europa y a través de diversos países en el mundo. Las detenciones, las muertes en el exilio por enfermedad sin atención sanitaria adecuada (Ángel Aldana, Gaizka Sopelana), juicios de extradición, extradiciones o exiliados/as bajo euro orden… éste ha sido un año negro para el colectivo.

Al igual que respecto a la situación de los presos y presas, es hora de dar pasos consecuentes en el ámbito de los y las exiliadas. Euskal Herria, por su historia, conoce bien la amargura del exilio. Sabemos lo que es dejar la tierra que nos vio nacer y encontrar refugio. La actualidad reciente para con los refugiados en suelo europeo nos muestra que sabemos ser solidarios/as. No dudamos que la respuesta a dar en casa será del mismo calibre que en el exterior.

Por todo ello el Colectivo de Exiliados/as Políticos/as Vascos/as (EIPK) llama a participar en la manifestación organizada por la Red Ciudadana/Sare Herritarra el próximo sábado 14 enero en Bilbao, por la superación de las consecuencias del conflicto, los derechos de los presos y presas y el retorno de los y las exiliadas.

EIPK, Colectivo de Exiliados/as Políticos/as Vascos/as

Euskal Herria en el corazón, 11 de enero 2017