«

»

Milaka lagun batu ziren Ipar Euskal Herriko 24 eragilek deitutako Baionako manifestaldian

“Giza eskubideak, bakea, konponbidea” lelopean, manifestazioa izan da Baionan presoen eta iheslarien giza eskubideak errespetatu eta konponbidearen bidean, estatuek ezarritako salbuespen neurriak amaitu behar direla aldarrikatzeko. Presoei dagokienez, larriki eri diren presoak askatzea, dispertsioarekin amaitzea eta baldintzak betetzen dituztenen kasuan baldintzapeko askatasuna erdiestea izan dira eragileek egiten dituzten eskaerak, eta iheslariei dagokienez, euroaginduekin amaitzea eta deportatuen itzulera dira manifestuaren ardatz. Milaka pertsona bildu dira aldarrikapen horien gibelean.
manif-14juin-7
webgunea: nierebanoa.org

twitterreko kontua: nierebanoajyvai

kazeta.info-tik hartua:

Baionako karriketan Euskal Herri osotik heldutako pertsonak hurbildu dira bake prozesuari eta euskal presoei haien atxikimendua eta sostengua erakustera. 8.000 pertsona antoltzaileen arabera eta 4.800 poliziaren arabera izan dira manifestazioan. Presoen senideek eman diote hasiera “Ni ere banoa” bezala ezaguna egin den manifestazioari. “Giza eskubideak, konponbidea, bakea” pankartaren gibelean Ipar Euskal Herriko hautetsiak izan dira. Milaka biztanlez inguratuta besteren artean izan dira: Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapeza, Sylviane Alaux, Colette Capdevielle eta Frederique Espagnac parlamentari sozialistak, Bruno Carrere Uztaritzeko auzapeza, Sortuko Xabi Larralde, EHBaiko Peio Etxeberri-Aitziart, Marie Christine Aragon kontseilari sozialista, Mixel Etchebest Mauleko auzapeza, EAJ/PNBko Dani Camblong, Martine Bisauta Baionako axuanta eta Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza. Hego Euskal Herritik Udalbiltzako Mertxe Aizpurua, ELA sindikatuko Txiki Muñoz, Aralarreko Patxi Zabaleta, Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoa eta Sortuko Amaia Izko besteak beste. Bukaeran Ortzi Idoateren bertsoen ondotik hitza hartu dute Peio Ospital eta Isabelle Pargadek antolatzaileen izenean, irakurri hemen testua.

Baionako karriketan Euskal Herri osotik heldutako pertsonak hurbildu dira bake prozesuari eta euskal presoei haien atxikimendua eta sostengua erakustera. 8.000 pertsona antoltzaileen arabera eta 4.800 poliziaren arabera izan dira manifestazioan. Presoen senideek eman diote hasiera “Ni ere banoa” bezala ezaguna egin den manifestazioari. “Giza eskubideak, konponbidea, bakea” pankartaren gibelean Ipar Euskal Herriko hautetsiak izan dira. Milaka biztanlez inguratuta besteren artean izan dira: Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapeza, Sylviane Alaux, Colette Capdevielle eta Frederique Espagnac parlamentari sozialistak, Bruno Carrere Uztaritzeko auzapeza, Sortuko Xabi Larralde, EHBaiko Peio Etxeberri-Aitziart, Marie Christine Aragon kontseilari sozialista, Mixel Etchebest Mauleko auzapeza, EAJ/PNBko Dani Camblong, Martine Bisauta Baionako axuanta eta Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza. Hego Euskal Herritik Udalbiltzako Mertxe Aizpurua, ELA sindikatuko Txiki Muñoz, Aralarreko Patxi Zabaleta, Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoa eta Sortuko Amaia Izko besteak beste. Bukaeran Ortzi Idoateren bertsoen ondotik hitza hartu dute Peio Ospital eta Isabelle Pargadek antolatzaileen izenean, irakurri hemen testua. Ikusi argazki galeria eta euskal hedabideek elkarrekin egin genuen manifestazioaren zuzeneko saioaren laburpen bideoa.

Gorka ALBISTUR/Idoia ERASO
Azken asteetan atxikimendu anitz bildu ditu manifestazioak eta gaurko parte hartzaileek ohore egin diote ugaritasun horri, izan ere aniztasuna izan da ezaugarri nagusietako bat. Manifestazioa hain izan da jendetsua oren erdiko tartea izan dela hastapeneko eta bukaeraren artean

Euskal presoak etxera oihuen artean iragan da manifestazioa, presoak kalera amnistia osoa oihuak ere izan dira. Aldarrikapen nagusietako bat eri diren presoak askatzea da, horren galdetzeko eta bereziki Ibon Fernandez Iradi presondegitik ateratzea galdetuz pankarta bat izan da manifestazioan.

Estatu espainiarrari, baina bereziki Estatu frantziarrari konponbiderako prozesuan engaiatzeko galdea ugaria eta anitza da Ipar Euskal Herrian, ikusi da manifestazioa. 60 bat auzapez izan dira Arno Gaztanbide Aiherrako auzapeza, Michel Veunac Biarritzeko auzapez zentrista, Hendaiako auzapez sozialista den Kotte Ecenarro. Herriko etxeetako hautetsiak ere izan dira esaterako Baionako Christian Millet Barbé UMPko hautetsia eta Martine Bisauta axuanta eta Donibane Lohizunetik Yvette Debarbieux eta Peio Etxeberri-Aintziart.

Ezker abertzaleko pertsona ezberdinak hurbildu dira manifestaziora Xabi Larralde, Amaia Izkorekin batera Maite Ubiria, Jean-François Lefort eta Tasio Erkizia ere izan dira besteren artean. Abertzalen Batasuneko Peio Etxeberri-Aitziart, Jakes Abeberri, Filipe Bidart eta Menane Oxandabaratz.

Korsikarrak ere izan dira Baionan konponbidearen alde.

Bukaera
Manifestazioa Xaho kaian bukatuko da Ortzi Idoateren bertsoen ondotik Peio Ospital eta Isabelle Pargadek testu bat ierakurri dute antolatzaileen izenean, ekimenaren arrakasta nabarmenduz. Ondoren festa giroa izan da nagusi. Hastapenean txarangek alaitu dute Baionako larrea eta ondoren Zebda taldea okzitaniara eta DJ Elepunto ondarroarra izan dira.

– See more at: http://nierebanoa.org/2014/06/16/kazeta-info-milaka-pertsona-bildu-dira-baionan-presoen-eta-bake-prozesuaren-alde/?lang=eu#sthash.a0Vj9r8w.dpuf

Ipar Euskal Herriko 24 eragilek deitutako mobilizazioa [2014-04-02]

kazeta.info-tik hartua:

Ipar Euskal Herriko 24 eragilek ekainaren 14ean “Giza eskubideak, konponbidea, bakea” manifestaziora parte hartzera deitzen dute, Baionan. Euskal preso eta iheslarien giza eskubideen errespetatzea eskatu diete gizarte eragileek Estatu frantses eta espainiarrari. Bakearen aldeko konpobidearen prozesua orain dela hiru urte hasi zela oroituz, bi Estatuei engaiatzea eskatu diete eragileek, euskal preso eta ihelsarien kolektiboek, Euskal Herriko gizarte eragileek, zein nazioarteko sustengatzaileek egindako ekarpenak azpimarratuz, Foro sozialaren ondotik ateratako 12 gomendioak besteak beste. Preso eta iheslarien eskubideen errespetatzea bakearen “eraikuntzarako elementu nagusi” bat dela nabarmendu dute 24 eragileek. Prentsuarrekoaren bideoa ikus dezakezue (elkarrizketak bukaeran daude).

Giza Eskubideen Ligak, Cimadek, Herrirak, Bake Bideak, Etxeratek, Anai Arteak, Euskal Herriko Giza Eskubideen defentsarako batzordeak, Presondegien Nazioarteko Behatokiak, Harrerak, Herriarekin elkarteak, LAB sindikatak, Union Syndical Solidairek, CGT territoriaux Biarritzek, ELBk, CFDT santé sociaux Pays Basquek, Aitzina, EHZk, EH Baik, Abertzaleen Batasunak, Euskal Herriko NPAk, Sortuk, Autonomia Eraikik, EELVek, eta Eusko Alkartasunak egindako deialdi komun batean, konponbidearen aldeko prozesua 2011an Aieten egindako foroarekin hasi zela oroituz, hiru konstatazio egin dituzte gaurko egoerari buruz.

Lehenik, Euskal Herrian konponbidearen aldeko gehiengoak osatzen direla gogorarazi dute, Baionan iaz edo Bilbon urte hasieran euskal preso eta iheslarien aldeko manifestazioak 130.000 pertsona bildu zituela azpimarratuz.

Ondotik, Estatu frantses eta espainiarrek Euskal Herritik zein nazioartetik konponbidearen alde etortzen diren seinaleak ez ditutztela “baikorki ihardesten” salatu dute, “errepresioarekin” erantzuten dutela nabarmenduz, Jokin Aranalde edo abokatuen kontrako atxiloketak adibide emanez.

Azkenik, nazioartearengandik sustenguak ekartzen dituztela azaldu dute eragile sozial eta politikoek, eta zentzu horretan 197/2006 doktrina legez kanpo ebaztea, Mexikon Ameriketako lehendakari ohiek 2013ko urrian bakearen aldeko topaketa, edo Bruselasek Jaione Jauregi Espinaren euroagindua atzera bota izanak nazioarteko sustenguaren seinale dira.

Ekarpenak
Horrez gain, Euskal Herritik bakearen aldeko egindako ekarpenak azpimarratu dituzte eragileek, preso eta iheslarien eskubideen errespetatzea bakearen “eraikuntzarako elementu nagusi” bat delako. Izan ere, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eta Euskal Ihelsari Politikoen Kolektiboak egindako adierazpenak, eta Foro Sozialaren ondotik bakearen alde ateratako 12 gomendioak engaiamenduaren aldeko ekarpen gisara aurkeztu dituzte.

Kolektiboen ekarpenek eta gomendioek “justizia trantsizionalaren prozesu orokor eta mailakatu bat marrazten dute“, preso eta iheslarientzako helburua “gatazkaren konponbide integrala delarik”.

Bi kolektiboek “porzesuan engaiatzeko duten zintzotasuna eta beren bide orrien seriostasuna ukaezinak” direla nabarmenduz, Estatu espainiarraren “torturaren erabilpena” salatu dute.

Eskaerak
Preso eta ihelsarien aurkako legeri bereziaren bukaera eskatuz , oinarrizko eskubideen errespetatzea aldarrikatuz eta senideek bizi duren injustizia egoera salatuz, euskal preso eta ihelsarien aldeko eskaerak argiki azaldu dituzte giezarte eragileek.

Presoei dagokienez, larriki eri direnen askatzea, eta bereziki Ibon Fernandezen askatzea eskatu dute, Estatu frantsesak Kouchner legea errespeta dezan azpimarratuz.

Ondoren, sakabenaketaren bukaera eta presoen hurbilketa eta bateratzea exijitu dute, baita ere baldintzapeko askatasuna erdiestea baldintzak betetzen dituzten presoentzat.

Ihelsariei dagokienez, euroaginduekin bukatzea aldarrikatu dute, eta 1980. hamarkadan Estatu frantsesak herbestera espulsatu zituen iheslarien itzultzea eskatu dute ere, Kuba, Cap Vert edo Benezuelan diren iheslariei pentsatuz.

Eskaera horiek masiboki aldarrikatzeko, ekainaren 14ean manifestazioa antolatuko dute gizarte eragileek Baionan.