«

»

Neurri berezien aplikapena bertan behera geldi dadin eskatu dute IEHko hainbat eragilek

[2013-12-20] EIPK-k aurkeztutako bide orriaren eta Jokin Aranalderen egoerari buruzko Ipar Euskal Herriko erakunde ezberdinetako kideek adierazpen bateratua kaleratu dute. Besteak beste euroaginduak eten dezan eskatu diote frantziar gobernuari.

Adierazpena:

Joan den ekainaren 15ean, Biarritzeko Irati aretoan, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak gatazkaren konponbiderako engaiamendua berresten zuen eta bide orri bat aurkezten euskal iheslari politikoen itzulerarentzat, Euskal Herriko 4000 pertsona, hiritar, mugimendu sozial eta politikoko  aktoreren aintzinean.

Honela, 2011n Aieten abiatu zen bake prozesua aintzinarazteko engaiamendua adierazten zuen, Estatuei prozesua blokatzen utzi gabe. Kolektiboak, prozesu demokratiko bat martxan ezartzearen beharra azpimarratzen du, estradizio prozedura edo euroaginduak bezalako neurri berezien aplikapenarekin bukatuko lukena, azpimarratuz horietarik ainitz torturapean egin deklarapenetan oinarritzen direla. Prozesu demokratiko bat, zoinek, eri diren iheslariak etxeratzea -ahalbidetuko luken. Prozesu demokratiko bat, zoinek, deportazio neurriak kenduko lituzken. Hau da, prozesu demokratiko bat, zoinetan, kolektiboak, Euskal Herrian bizi eta bakea eraikitzeko -aukera izango luken, mugimendu sozial eta politikoko hiritar eta aktoreekin.

]Desmartxa hau, gaur egungo egoeran kokatzen da, prozesu demokratikoa erdigunean ezartzen baitu, gatazkaren aterabide integral bat lortzeko helburuarekin. Iniziatiba honek gainera euskal jendartearekin eta aktore sozial eta politikoekin gogoetatu eta eraikitzearen parioa egiten du, Estatuek mantentzen duten blokeo egoeraren gainetik. Hain zuzen, erakunde desberdinetako kideak Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko bozeramaileekin bildu dira, horietan Jokin Aranalde, eztabaida eta gogoeta amankomuna bultzatzeko asmoz.

Jokin Aranalderen egoera, adierazgarria da. 67 urteko gizon hau, Iheslarien Kolektiboko kide eta mintzaideetarik bat, hiru atxiloalditan torturatua izan da (1967an eta 1968an Frankismo garaian eta 2002an) espainiar segurtasun indarrengandik, honat, ipar Euskal Herrirat ihes egin aintzin, « ezin bait zuen gehiago segitu beren eskuetan erortzeko beldurrez. » 2013ko ekainean atxilotu dutelarik, Irisarrin bizi zen espainiar estatuarengandik eskuratzen zuen erretretarekin. Iratiko adierazpenetik egun batzuetara, espainiar estatuak frantziarrari Jokinen kontrako euroagindu bat eskatu zion, frantses justiziak onartu zuena.

Bera bezala, euskal jendartearen indar eta engaiamenduaz konbentzituak gara. Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboarekin batera, konbentzituak gara, Euskal Herriko herritar eta erakunde desberdinek burutuko duten gogoeta eta urratsen bidez lortuko dela prozesua bultzatzea. Konbentzituak gira, jendartea dela gatazkaren konponbidearen motorra.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak burutu duen gogoeta azpimarratu eta Jokin eta beste euskal iheslari politikoek duten arduratasuna azpimarratu nahi dugu. Beraiekin batera engaiatzen gara, gatazkaren ondorioei aterabide bat atxemaiteko, hori baita Euskal Herrian eraiki behar den bake prozesuaren baitan momentu honetan dugun desafio handienetarik bat.

Honela, Jokinen kontrako eta euskal iheslari politiko guzien kontrako aginduak bertan behera geldi daitezela eskatzen dugu.

Azkenik, eta bake justu eta iraunkor baten etorrera oinarrizko eskubide demokratikoen errespetuan baitatza, neurri edo prozedura berezien aplikapen oro – deportazio, estradizio edo euroaginduak kasu – bertan behera geldi dadin eskatzen dugu. Eta frantziar estatuari eskatzen diogu ez ditzala gehiago bere erabaki politikoak espainiar estatuarenekin lerrokatu eta eztabaidaren bidean engaiatu dadila.

Adierazpenaren izenpetzaile diren eragile sozial eta politikoak:

Yvette Debarbieux,    Hautetsi komunista
Marie-Ange Thébaud,    EELV-ko hautetsia
Alice Leyciagueçahar,    Eskualdeko kontseilaria (EELV)
Ruben Gomez,    Liginagako auzapeza
Daniel Olçomendi    Izurako auzapeza

Christophe Desprez,    Giza eskubideen ligako kidea
Any Lefort,    Giza eskubideen ligako kidea
Mathieu Crusener,    Giza eskubideen ligako kidea

Germaine Lavaux,    Cimadeko kidea
Amaia Fontang,    Cimadeko kidea
Laurence Hardouin,    Cimadeko kidea

Anaiz Funosas,    Bake Bideako kidea

Battitta Larçabal,    Anai Artea-ko kidea
Mixel Mendiburu    Anai Artea-ko kidea
Frantxua Garat    Anai Artea-ko kidea

Jeanne Beyrie,     Etxerat-eko kidea
Luxi Oxandabaratz     Etxerat-eko kidea
Marie-Claire Gramont     Etxerat-eko kidea

Claire Cellan    CFDT Santé-sociaux Pays Basque-ko kidea
Erregina Dolosor,    CFDT Santé-sociaux Pays Basque-ko kidea
Michèle Goya,    CFDT Santé-sociaux Pays Basque-ko kidea
Solange Ibarboure,    CFDT Santé-sociaux Pays Basque-ko kidea

Claude Larrieu,     NPA Pays Basque-ko kidea
Marie-José Susperreguy,     NPA Pays Basque-ko kidea
Ada Degert,     NPA Pays Basque-ko kidea
Jenofa Serbielle,     NPA Pays Basque-ko kidea
Francis Charpentier,     NPA Pays Basque-ko kidea

Michel Berger,     CDDHPB-ko kidea
Annie Arroyo,     CDDHPB-ko kidea
Michel Oronos,     CDDHPB-ko kidea
Anne-Marie Michaud,     CDDHPB-ko kidea
Claire Froissard,     CDDHPB-ko kidea

Eñaut Aramendi,    LAB-ko kidea
Dominika Daguerre,    LAB-ko kidea

Jean-Michel Harrosteguy,    CGT-Dassault-eko kidea
Sylvie Laplace,    CGT-territoriaux Birarritz-eko kidea
Isabelle Lavergne,    CGT-territoriaux Birarritz-eko kidea
Marie-Claire Capdevielle,    CGT-territoriaux Birarritz-eko kidea
Pedro Carrasquesdo,    CGT-Culture-eko kidea
Marie-Michelle Narzabal,    CGT-Santé-ko kidea
Peio Dufau,    CGT-Cheminots-ko kidea
Patrick Latry,    CGT-Cheminots-ko kidea
Florence Fatoux,    CGT-Educ’action-ko kidea

Anita Lopepe,    EHBAI-eko kidea
Peio Etcheverry-Aintchart,    EHBAI-eko kidea
Philippe Duluc,    EHBAI-eko kidea

Anne-Marie Borda,    PCF-ko kidea
Jean-pierre Roux,    PCF-ko kidea

Serge Nogues,     Front de Gauche-ko kidea

Gérard Eder,     kazetaria

Hervé Espiet,    Abokatua