«

»

“Arazoa integralki konpontzeko iheslariekin hitz egin behar da”

2013_06_12agerraldia.jpg[2013-06-12] Iheslarien Kolektiboak Baionan eskainitako agerraldian arazoa integralki konpontzeko iheslariak kontutan hartu eta haiekin hitz egin behar dela azpimarratu dute, honetarako ordezkaritza berria aurkeztuz. Ipar Euskal Herrian eta munduko hainbat herrialdeetan diren kideez osatzen da aipatutako ordezkaritza.

 Baionan irakurritako prentsa oharra:

Gaur hedabideen aitzinean agertzen gara Euskal Iheslari Politik-o-en Kolektiboaren izenean azken berriak luzatzeko, eta zehazki bi atal hauek jorratu nahi ]genituzke:

1-Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren ordezkaritza berria aurkeztea.

2-Ekainaren 15ean Biarritzen burutuko den Elkartasun Hatsari atxikimendua eman eta gure presentzia baieztatzea.

1-Azken urteotan hausnarketa prozesua burutu du kolektiboak, alde batetik berregituratzeko asmoari eutsiz, eta bestetik egoera politiko berrian kokatu ondotik prozesu demokratiko bati bere ekarpena egiteko. Aukeraz beteriko garaiak bizi ditugu, eta garai berri horiei gure konpromisoa eta ilusioa erantsi nahi diogu.

Ehunka gara deserriaren bideetan gauden euskaldunak, munduko bazter guztietan barreiaturik, horrek gure harremana zailtzen du, eta sufritzen dugun egoerari aurre egiteko baldintzak sortu behar zirela ulerturik, berregituraketa prozesua ezarri zen abian.

Gaur, berregituraketa horren emaitza argitara ematea erabaki dugu. Izaera historikoa duena, izan ere, kolektiboa mintzakide talde baten bidez ordezkatua den lehen aldia izanen baita. Gure kolektiboaren izaera anitza eta zabala nagusitu dira ordezkaritza hau hautatzerako garaian.

Iheslariekin hitz egin behar da, hori da gure lerroburu nagusia, korapilo poltikoaren parte izanik korapilo hori askatzeko manerarik zuzenena baita.

Horretarako dei egiten diegu estatuei gure arazo politikoa integralki konpontzeko iheslariak kontutan hartu behar dituztela eta haiekin hitz egin behar dela oroitarazten diegu. Era berean euskal eragile sozial, sindikal eta herritarrei ere deia luzatzen diegu, eta baita alderdi politikoei ere, iheslariekin hitz egiteko gonbidapena luzatuz, honakoa da gure ordezkaritza:

-Tomas Linaza (1956, Lemoa), Cabo Verde

munduan_zehar

Kuba, Uruguay, Bruselas, Cabo Verde eta Sao Tomen diren ordezkaritzako kideak

-Alfonso Etxegarai (1958, Plentzia), Sao Tomé

-Raquel García (1963, Sopelana), Bruselas

-Josu Lariz (1957, Alzola), Uruguay

-Josu Abrisketa Txutxo (1949, Ugao), Cuba

-Eloy Uriarte (1941, Soraluze), Ipar Euskal Herria

-Lourdes Mendinueta (1958, Arbizu), Ipar Euskal Herria

iehordezkariak

Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako kideak

-Jon Irazola (1956, Elorrio), Ipar Euskal Herria

-Oxel Azkarate (1982, Arrasate), Ipar Euskal Herria

-Jon Garmendia (1972, Hernani), Ipar Euskal Herria

-Xabier Miguel Ezkerra (1954, Usurbil), Ipar Euskal Herria

-Xabier Arin (1957, Ataun), Ipar Euskal Herria

-Idoia Espías (1960) Ipar Euskal Herria

2-Babesle talde batek “Elkartasun Hatsa” ekimena antolatu zuen ekainaren 15erako, eta Biarritzeko Irati aretoa eskaini zigun gure ahotsa entzun dadin. Guk deialdia jaso dugu, eta baiezkoa ematen diogu, ekitaldi horretan konponbiderako gure proposamena mahai gainean jarriko dugula adieraziaz. Larunbatean gure kolektiboaren zati garrantzitsu bat bertan egongo dela segurtatzen dugu.

Bestalde, Euskal Herriari egiten diogu dei, larunbatean gurekin batera elkartu dadin, herria delako gure oinarri, herria dugulako arnas.

Baionan, 2013ko ekainaren 12an

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa