«

»

Ekainaren 15ean denok Miarritzera

Ekitaldi nazionala ek15 afitxaEkainaren 15ean hitzordu garrantzitsua dugu Miarritzeko Irati Aretoan. Elkartasunaren hatsak zabalduriko eta elkartasun hatsa zabaltzeko baliatuko duguna.

Egitaraua:

-11.30ean: Ekitaldi politikoa
-13.30ean: Herri bazkaria (txartelak bertan erosten ahalko dira, helduentzat 20 eurotan. 800 pertsonarentzat lekua izanen da.
Taloak, ogitartekoak eta paella ere egonen dira bazkaritik aparte bazkaldu ahal izateko, eta baita mahaiak zein aulkiak ere.

-Bazkaria eta gero, kantaldia areto nagusian.

-Egun osoan zehar haurren xokoa izanen da areto nagusiaren ondoko gelan.

-19ean: Kontzertua, Iheskide, Gose, Gatibu eta Ze Esatek! taldeekin

Argibideak:

-Nola iritsi?: Donostitik zein Baionatik: Autopistatik, A63, Biarritz irteeran (4. ean) atera, BAB-eko aireporturantz jarraitu, lehen biribilgunean lehena eskuin hartu(halle d’Iraty markatzen du) eta zuzen segi.  Eskuinean geratzen da Irati erakustazoka.


Ikusi LA HALLE D’IRATY mapa handiago batean

-750 autorentzat tokia duen aparkalekua dago erakustazokaren kanpoko aldean (dohan, noski).